Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PABLO GARAIKOETXEA IK.

Pablo Garaikoetxea ikastetxeko atezainaren etxebizitza eraberritzeko obra adjudikatu da

Sinatu den dekretuaren bidez, 26.569 euroan adjudikatzen da Pablo Garaikoetxea ikastetxeko atezainaren etxebizitza urgentziaz eraberritzeko obra, egoera txarrean baitago

1. argazkia

Lasarte-Oriako Reformas Javier Lasa Igoa enpresak egingo ditu etxebizitza hori eraberritzeko obrak. Lan horiek beharrezkoak dira logelan dauden hezetasun handiak saneatzeko, azken urtean ikastetxeko teilatu-hodiak gaizki mantentzeagatik gertatuak. Gainera, etxebizitza aplikakizun zaion araudiari egokituko zaio. Horretarako, honako lan hauek egingo dira:
• hainbat trenkada eraistea eta estaldura pikatzea,
• iturgintzako instalazioa konpontzea.
• sukaldean azulejuak eta zeramikazko zoladura jartzea.
• parket flotantea ipintzea,
• ateak eta leihoak aldatzea.

Horrez gain, “Argiteria Publikoaren Hornidura” adjudikatzeko baldintza-agiriak onetsi dira, 49.753,69 euroko zenbatekoarekin.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala