Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PANTAILA AKUSTIKOAK

Pantaila akustikoak N-1 errepidean

Lasarte-Oriako alkateak idatziz eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegituren Departamentuari oraindik jartzeko dauden pantaila akustikoak ipin ditzala N-1 autobian, gure udalerria zeharkatzen duen tartean

1. argazkia

Zaballosek bere kezka agertu du, errepideen azpiegiturek gure udalerria zeharkatzean ateratzen duten zarataren ondoriozko arazo larriengatik, erasaten dieten herritarrengan ezinegon handia eragiten baitute.

Horregatik eskatu dio lehenbailehen har ditzala beharrezko neurri zuzentzaileak —pantaila akustikoak ipintzea—, Diputazioak berak egindako estudioetan ageri den moduan, lehen mailakoa den ingurumen-arazo hori minimizatze aldera.

Udal hau aspaldidanik egiten ari den eskakizun bat da hori. Izan ere, N-1 autobia Lasarte-Orian barrena pasatzen den tarte jakin batzuetan bete bada ere, ez da lortu osorik burutzea.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala