Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PARISEKO ATENTATUAK

Pariseko atentatuen gaitzespena Lasarte-Oriatik

Udalak gaitzespena adierazten die Parisen egin diren atentatu terroristei eta bere elkartasuna agertzen die biktimei. Gau, Astelehena, hiritarrak deitu ditu kontzentratzeko.

1. argazkia
Concentración ante el Ayuntamiento

“Lasarte-Oriako Udalak, deklarazio instituzional honen bitartez, erabateko gaitzespena adierazten die ostiral gau honetan Parisen egin diren atentatu terroristei, non oraingoz 128 lagunek galdu baitute bizia.

Lasarte-Oriako herritarren ordezkari moduan, Udalak bere elkartasuna agertzen die biktimei, haien senitartekoei eta nahigabezko une hauetan bat eginda dagoen Frantziako herri osoari, eta bere babesik irmoena adierazten die Frantziako instituzio eta agintaritza publikoei, adiskidetasunezko harreman estuak baititugu herrialde horrekin.

Atentatu horien basakeriari intolerante eta fundamentalistek kendu nahi diguten horrexekin erantzun behar diogu: demokrazia, justizia eta askatasun gehiagorekin. Frantziako herriaren omenez, gaur are indar handiagoz errebindikatu behar dugu: Askatasuna, Berdintasuna eta Anaitasuna”.