partekatu
• ANIMALIAK
Animaliak edukitzeko araudiari buruzko informazio-kartelak aurkeztu dira
Kartelak udalerri osoan jarriko dira, eta haietan adieraziko dira ordutegiak, jabeek dituzten betebeharrak, egonaldiaren ezaugarriak eta araudia ez betetzeak izan litzakeen isunak.
![1. argazkia](https://www.historicosocialistasguipuzcoanos.com/imagenes/noticias/18-10-05-Carteles-perros-parques---web.jpg)
Jesus Zaballos alkateak, Jose Mª Urdampilleta zerbitzuetako zinegotzia lagun zuela, azaldu zuen aurten abiatu zen Jabe eredugarria kanpainari jarraipena eman nahi zaiola.
Oraingo honetan, hainbat informazio-panel ipiniko dira, txakurren jabeek parkeak behar bezala erabiltzeko beharrezkoa den informazioarekin. Herriko gune ezberdinetan 6 panel handi ipiniko dira, eta haietan mapa batek adieraziko du zein diren Lasarte-Oriako parkeak eta nola erabili behar diren animaliak edukitzeari eta indarrean dagoen udal-araudiari dagokienez. Gainera, bi kartel jarriko dira ordenantzaren xede diren parkeetako bakoitzean.
Kartel horiek desberdinak dira segun eta zein parketan instalatu diren, eta adierazten dute ea onartzen den maskotak paseatzea edo libre uztea eta zein ordutan, bai halaber gorozkiak jaso ezean edo parke jakin horretako araudia bete ezean zein isun izango duten.
Udalak Señales Girod S.L. enpresa kontratatu zuen, parkeak txakurrekin erabiltzeko araudiari buruzko 42 informazio-panel horni zitzan. Kontratuaren kostua 3.728 eurokoa da, eta aluminiozko 42 panel ipiniko dira, graffitien kontrako tratamenduarekin (500 x 300 mm-ko 36 eta 1.200 x 900 mm-ko 6).
Ordenantzaz informatzeko panelak ipintzea otsailean eta apirilean zehar herritarrentzat egin zen Udalerri lagunkoi baten onerako, jabe eredugarria nahi dut kanpainaren ondoren iritsitako konklusioetako bat da.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala