partekatu
• ZENTRU ZIBIKU
Sexuen elkarbizitzarako emakumearen zentroaren ikastaroetan izena ematea
Urtarrilak 31 irekiko da Emakumeen Zentroak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea urtarrilaren 31etik otsailaren 2ra da, zentroan bertan.
Agustín Valdivia alkateak, Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotziarekin batera, hastera doan ikasturte berria aurkeztu du. Ikasturtea, ordea, COVID-19aren pandemiak markatuta dago, eta, ondorioz, mugatu egin da jarduera bakoitzerako aforoa, eta protokolo batzuk jarraitu beharko dira.
Azpimarratu aurreko lauhilekoko ikastaroei eutsi zaiela, oso harrera ona izan dutelako. Prezioek ere berdin jarraitzen dute.
Sexuen elkarbizitzarako emakumearen zentroak otsailean irekiko du hilaren 14an hasi eta ekainaren 24ra arte iraungo duten ikastaro askotarikoetan izena emateko epea.
Hauek dira ikastaroak eta Lasarte-Orian erroldatutako pertsonentzat dituzten prezioak:
- Antzerkia (51,00 €)
- Yoga (38,25 €)
- Biodantza (38,25 €)
- Eskulanak (51,00 €)
- Ehoziriak (43,96 €)
- Tai-Xia (21,98 €)
- Sabel dantza (30,60 €)
- Hipopresiboak (44,55 €)
- Gorputza entzuten eta atenditzen ikasiz (dohainik)
- Jantzi-konponketak eta patroiak (dohainik)
- Bisuteria (dohainik)
- Kantua (dohainik)
- Egunerokotasunerako psikologia (dohainik)
- Batuka (dohainik)
- Gure kultura orokorra lantzen (dohainik)
Informazio gehiago nahi izanez gero, Emakumeen Zentrora jo behar da, 9:30etik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era. Ikastaro batean izena emandako pertsonak benetan dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez adjudikatuko dira plazak. Otsailaren 4an 12:00etan egingo da zozketa, Emakumearen Zentroan. Zozketa hau, Covid19a dela eta, ez da publikoari irekia izango.
Lasarte-Oriako Udalak euskararen erabilera bultzatzeko onetsia duen planean adostutako hizkuntzazko jokabideak jarraituko dira ikastaroetan.
Diptikoa deskargatu
INFORMAZIO GEHIAGORAKO
- Telefonoa: 943 36 39 58
- Web: www.lasarte-oria.eus
- Email: emakumezentroa@lasarte-oria.eus
- Helbidea: Aralar Plaza 5.