partekatu
• PADDLE PISTA
Paddle pistako belaze artifiziala ordeztu da
Osorik berritu da aste honetan paddle pistako zorua, oso hondatua baitzegoen. 5.566 euroko inbertsioa "cm10, Gestión de Proyectos" enpresak exekutatu du
Ordeztu den belarra fibrilatu motakoa zen, eta instalatu dena, berriz, filamentu bakarrekoa. Zuntz mota berri hau gogorragoa da erabilerak eragindako desgastearen aurrean. Hori dela eta, erabilera-baldintza normaletan, luzaroago iraungo du.