Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   TERRAZEN ORDENANTZA

Terrazen ordenantza bateko erredakzio prozesua hasten da

Udala ostalaritzako sektorearekin bilduko da, terrazen ordenantza arautzaile bat martxan jartzeko helburuarekin.

1. argazkia

Azkenaldi honetan, Lasarte-Oriako ostalariengandik kexak jasotzen ari gara, gure herrian ez dagoelako kaleetan terrazak ipintzea arautzen duen ordenantzarik.

Gainera, halako erregulaziorik ez izatearekin, ohikoa ere bada establezimenduen bizilagunengandik edo oinezkoengandik kexak jasotzea, salatuz terrazen erabilera txarrak zenbaitetan arazoak sorrarazten dituela.

Arrazoi horiek eraman dute Lasarte-Oriako Udala kontsideratzera egokia eta beharrezkoa dela terrazak ipintzea eta gozatzea arautuko duen ordenantza bat ezartzea. Ordenantza horretarako, ordea, beharrezkoa da gure ostalaritzako sektoreak ere parte hartzea. Ordenantza Sozioekonomiako Departamentutik bultzatuko da.

Horretarako, ostalarien bilera baterako deialdia egin da, irailaren 23rako, 13:00etan, Villa Mirentxuko instalazioetan, gai horretaz jarduteko eta, horrela, egin nahi dituzten iradokizunak eta proposamenak jasotzeko. Bilera horretara, Lasarte-Oriako Udalaren aldetik, Beatriz Juez sozioekonomiako zinegotzia eta Agustín Valdivia hirigintzako zinegotzia joango dira.