Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   JANTOKI ESKOLARREKOA

Udalak zaindu egingo ditu P. Garaikoetxea-Landaberriaren jantoki eskolarreko obra

Udalak zaindu egingo ditu P. Garaikoetxea-Landaberri Ikastetxe Publikoaren jantoki eskolarreko obren epeak, bete daitezen

1. argazkia

Aspalditik ari da Udala lanean Gurasoen Elkartearekin eta P. GARAIKOETXEA-LANDABERRI IK. HLHI-ko zuzendaritzarekin, ikastetxean bertan jantoki eskolarra lortze aldera.

Duela gutxi, Construcciones Moyua, S.A. enpresari esleitu zizkion obrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.

Udala jabetzen da obren erritmoaren ondorioz ikastetxean dagoen kezkaz. Hori dela eta, enpresa adjudikaziodunarekin harremanetan jarri gara obraren egoeraren berri jakiteko. Obraren arduradunek emandako informazioaren arabera, egitura exekutatzeko beharrezkoak diren panel aurrefabrikatuak fabrikazio-prozesuan daude dagoeneko. Uztaileko azken astean obraren exekuzioari ekitea aurreikusten dute, eta ezarritako 6 asteko epean bukatzea.

Obraren exekuzioaren arduraduna Eusko Jaurlaritza bera den arren, lan horiek zaintzen ariko da Udaletik, denon nahia baita obrak gehiago ez atzeratzea