partekatu
• EKIPAMENDU MUNIZIPALAK
Udalak zenbait eraikinetan babesgarriak ipintzea kontratatu du
Adekua Seguridad SL enpresak segurtasuneko babesgarriak instalatuko ditu hainbat ekipamendu munizipaletan. Kontratuaren kostua 90.134 eurokoa da.
![1. argazkia](https://www.historicosocialistasguipuzcoanos.com/imagenes/noticias/C.P.-Pablo-Garaikoetxea.jpg)
Udalak hainbat eraikin munizipaletan babes-sistemak ipintzea kontratatu du, eraikinak segurtasunari buruz indarrean dagoen araudira egokitzeko. Adekua Seguridad SL enpresak, 90.134 euroko kostuarekin eta lanak burutzeko 90 eguneko epearekin, hainbat babes-elementu instalatuko ditu: segurtasun-kableak, ainguraketak eta karroak. Sistema horiek beharrezkoak dira eraikinak garbitzeko eta mantentzeko lanez arduratzen diren pertsonen segurtasuna bermatzeko.
Kasu honetan, babes-sistema horiek eraikin hauetan instalatuko dira: Sasoeta eskola, Pablo Garaikoetxea eskola, Landaberri eskola, Michelingo jantoki eskolarra, Kulturetxea, Euskaltegia, Gaztelekua eta Antonio Mercero gunea.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala