Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   AZOKA HIPPIE

Azoka Hippie batek kolorez eta oroitzapenez beteko du Okendo

70eko eta 80ko hamarkadetara itzuliko dira asteburu honetan lasarte-oriatarrak Azoka Hippiea Okendora etortzearekin batera

1. argazkia

Urriaren 30ean, ostiralarekin, 17:00etan inauguratuko da Azoka Hippiea, 70eko eta 80ko hamarkadetan girotua. Azokak, Okendo Plazan garatuko denak, salmenta eta jarduera postu ugari (34) izango ditu adin guztietakoei zuzenduak eta urte horietan oinarrituak. Larunbata eta igandean ere zabalik egongo da.

Aurkezpenean, Bakan enpresa antolatzaileak eta Kulturako zinegotzi Maite Iglesiasek parte hartzeaz gain, Jesus Zaballos alkateak herritarrak azokaz gozatzera animatu zituen.

Ohikoa denez, artisau-produktu ugari eskainiko dituzte postuetan, bai elikagaiak (kontserbak, gozogintza, taloak, olagarroa, likoreak, gaztak, okintza...), bai osagarriak (bitxiak, zapatilak, filigranak, mantelak, lanparak, erlojuak...), bai bestelakoak (aloea, mantelak, foto-argazkiak, belarrak, ukenduak, depilazioa...). Gainera, garaiko musikaren bidez girotuko da azoka.

Ekitaldiaren antolatzaile den Bakan enpresatik proposatzen dizkiguten jarduerak askotarikoak dira. Haurrei zuzendutakoen artean, nabarmentzekoa da Charly eta Nacho pailazoen emanaldia, globoflexia, garaian girotutako Flower Power tailerrak edo haur jolas tradizionalak. Horrez gain, puzgarriak egongo dira txikienentzat.

Helduei dagokienez, haurrek ere gozatzeko aukera izango duten arren, karaokea izango da larunbatean. Eta nostalgikoentzat, iluntzean, historia egin duten bi film proiektatuko dira: ostiralean, “ET”, eta larunbatean, “Los Goonies”