partekatu
• ZERBITZU SOZIALETAKO DIRU-LAGUNTZAK
Zerbitzu Sozialen Departamentuak 13.664 ¤ eman dizkie Lasarte-Orian
Zerbitzu Sozialen Departamentuak 13.664 ¤ eman dizkie Lasarte-Orian kolektibo desabantailatuen alde lan egiten duten 12 entitateri.

2015eko diru-laguntzen deialdira 17 eskaera aurkeztu ziren, eta horietatik 5 geratu dira kanpoan, bete beharreko baldintzak betetzen ez dituztelako edo beharrezkoa den puntuazioa lortu ez dutelako.
Honako erakunde hauek lortu dute beren proiektu sozialetarako finantzazioa:
ATECE Gipuzkoa. Burmuineko kalte hartua duten pertsonei eta haien familiei arreta osoa emateko programa. 1353 €.
ADEMGI. Urteko Proiektu Orokorra. 1071 €.
ADSIS Fundazioa. Gazteak eta Kulturartekotasuna Programa. 655 €.
ADAHIGI. Arreta Faltaren Nahasmendua eta Hiperaktibitatea dutenen familientzako mantentzioko eta arreta goiztiarreko programa. 645 €.
AGIFES. Buruko gaixotasuna duten pertsonei eta familiartekoei arreta zuzena emateko programa.
GAUTENA. Udaleku irekien programa. 928 €.
GIPUZKOAKO MINBIZIAREN AURKAKO ELKARTEA. Urteko funtzionamendu orokorreko programa. 505 €.
PAUSOKA ELKARTEA. Urteko funtzionamendu orokorreko programa. 1311 €.
IZAN FUNDAZIOA. Martuteneko espetxeko presoentzako asistentzia-programa. 1330 €.
ATZEGI. Elkarte-ekintzarako eta familiei laguntzeko zerbitzua. 1339 €.
GIPUZKOAKO IKUSMEN URRIKOEN ELKARTEA. Ikusmen-urritasun larria duten edo itsu diren nerabeei eta familiei laguntza psikosoziala eta ekintza sozioedukatiboak emateko programa. 1129 €.
ARANTZAZUKO AMAREN PARROKIA. Ostarte Gazte Taldeak programa. 1928 €.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala