Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ZERBITZU SOZIALAK

Zerbitzu Sozialen tailerrak familientzat

Zerbitzu Sozialen Departamentuak bi tailer antolatu ditu, bat 6tik 11ra urteko adingabeen gurasoentzat eta bestea familia immigranteentzat

1. argazkia

Lehenbiziko tailerra 6tik 11ra urteko adingabeen gurasoentzat izango da. HeziZerb elkarteak emango du Villa Mirentxun azaroaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean, astelehenarekin, 17:30etik 19:30era. Tailerrean landuko diren gaiak hauek dira: nola arauak eta mugak ezarri familiako bizikidetza errazteko, adimen emozionala eta sozializazioa sustatzeko eta berdinen arteko gatazkak prebenitzeko, nola hitz egin “tabu” diren gaiei buruz eta sare sozialen eta bideojokoen erabilerari buruz.

Bigarren tailerra, kasu honetan Bidez Bide elkarteak emango duena, Lasarte-Orian berrelkartzeko eta berriz biltzeko prozesuak bizi dituzten edo etorkizunean hori egiteko asmoa duten familia immigranteentzat izango da. Bi tailer egingo dira aldi berean, bata gurasoekin eta bestea seme-alabekin. Landuko diren gaien artean: doluak, talka kulturala, egokitzeko prozesuak; banatzea, berrelkartzea eta berriz biltzea; ingurune berrian sozializatzea, erlazionatzea eta haztea; jatorriko herrialdeko familia eta urrutiko harremanak... Saioak hamabostean behin egingo dira, asteazkenez, urriaren 14an eta 28an, azaroaren 11n eta 25ean eta abenduaren 9an, 17:00etatik 19:30era, Emakumeen Zentro Zibikoan.

Tailer guztiak dohainik dira, eta inskripzioa egin nahi dutenek Zerbitzu Sozialen Departamentura joan beharko dute, Villa Mirentxun, taldea osatu arte.